"II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren" hitzaldia emango du Jesus Gutierrez historialariak Institutuan
Eibarko hiriak Historian zehar bizi izan duen pasadizorik aipagarriena azalduko die ikasleei martxoaren 15ean Jesus Gutierrez historialari eibartarrak.
Eibarko ikerlariak gaiaren inguruan egin duen erreseinan hauxe jaso du: “Eibarko hiriak Historian zehar bizi izan duen pasadizorik aipagarriena azalduko da. Horretarako, ezinbestekoa da aldarrikapenaren arrazoiak ulertzea, Eibarrek garai hartan zuen egoera, bere nortasunaren ezaugarririk aipagarrienak (herri langilea, borrokalaria langilen eskubideak lortzeko, kontzientzia sozial handikoa), sozialismoaren eta abertzaletasunaren presentzia, armagintzaren garrantzia... 1931ko apirilaren egun hura anekdotaz josita dago, eta gertakariak hanka-sartze batetik sortu baziren ere, ez da kasualitatea Errepublikia Eibarren jaiotzea, ausardi handia erakutsiz. Orduko eibartarrak amets baten bila inplikatu ziren leporaino, egun hartatik aurrera aro berri bat zabaldu baitzen. Zoritxarrez, handik urte gutxira, faxismoaren erantzuna basatia eta oso gogorra izan zen, eta ametsa tragedia bihurtu zen, pertsona askoren eskubideak zapalduz. Hala ere, Eibar ikur bilakatu zen Estatuan bere jarregatik.”
Martxoaren 15ean Jesús Gutierrezek emango duen hitzaldia laster zabalduko da Ego Ibarrak Youtuben duen kanalean, Eibarko ikastetxeetan aurten ematen ari diren gainerako hitzaldiak bezalaxe.