II. Errepublikaren aldarrikapenaren 90. urteurrena ospatzeko ekintzak egin dituzte goizean
2021/04/14
13:43
eta kitto!
II. Errepublikarren 90. urteurrena bete da gaur eta PSE-EE eta EH Bildu alderdiek ekintzak egin dituzte egun berezia gogoratzeko. PSE-EEk Errepublikako bandera igo du Untzagako bere egoitzan eta Txantxa Zelaitik txapligoak bota dituzte. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak, bere aldetik, euskal Errepublikaren aldeko mezua zabaldu du Untzagan eskainitako hitzaldian.