II. Urtzi Rugby Egunak Urtzi Abanzabalegiri omenaldia egingo dio zapatuan
Egitaraua 15:30ean hasiko da, Unbeko zelaian egingo den mural oroigarri baten inaugurazioarekin.
2025/06/03
18:44
eta kitto!
Zapatuan, eekainaren 7an, Urtzi Rugby Eguna ospatuko da Eibarren, “Urtzi Abanzabalegi Aranzabal errugbizale eta lagun maitearen omenez”. Ekitaldia Unbeko Errugbi zelaian izango da, eta egitaraua 15:30ean hasiko da, Unbeko zelaian egingo den mural oroigarri baten inaugurazioarekin.
Ondoren, sub10 eta sub12 Eibar R.T. eta Ordizia Rugby taldeen artean partidak jokatuko dira. Amaitzeko, open rugby partida bat egingo da, jokalarien parte-hartze irekiarekin: jokatzeko ez da zertan talde bateko kide izan behar, taldeak zozketa bidez osatuko dira zelaian bertan.
Hirugarren denboran pintxoak, edaria eta musika eskainiko dira Guridi Rugby tabernan. Ondoren, festa-giroko kalejira egingo da hiriko kaleetan zehar.