Ika Mizkako saioa streaming bitartez jarraitzeko aukera izango da 10.00etatik aurrera
Gaztezulok eta Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako Ika Mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoaren bigarren mahai-ingurua Eibarren egingo da gaur goizean (eguena, hilak 14), EHUko Industria Ingeniaritza Teknikoko unibertsitate eskolan, 10.00etan hasita eta Nerea Aliasek jardungo du aurkezle eta dinamizatzaile lanetan. Goizean zehar txanda bi egingo dituzte, 10.00etan lehena eta 11.30etan bigarrena. Gazteekin mahai-inguruan euskeraren inguruko hausnarketak konpartitzen, besteak beste, Amets Txurruka txirrindularia, Jurdan Ezenarro 101 Gaztelu saioko lehiakidea, Jon Andueza idazle eta aktorea, Iker Lauroba Lauroba taldeko abeslaria, Eneko Sagardoi eta Ylenia Baglietto Goenkaleko aktoreak, Jon Esnaola eta Javi Rodil Ze Esatek! taldeko kideak, Ane Urkiola gidoilari eta kultur eragilea, Jasone Osoro idazlea eta Alex Txikon mendizalea izango dira. Gaztezulok saioa streaming bitartez jarraitzeko aukera eskainiko du bere webgunean.