Ikasgune Feminista egitasmoaren saio berria egingo dute 25ean

Ikasgune Feminista egitasmoaren saio berria egingo dute 25ean
2024/01/23 10:34
eta kitto!
Entreamigos – Lagun Artean elkarteak Artean – IX Ikasgune Feminista egitasmoaren saio berria egingo du etzi, hilaren 25ean. Saioa 18:0etatik 20:00etara egingo da, Andretxean.

Urteko lehen saio horrek ‘Zaintza sistemak zeharkatzen’ izenburua edukiko du eta Silvia Carrizo Fernandez izango da gidaria. Argentinarra, feminista, emakumeen giza eskubideen defendatzailea eta Malen Etxeko bazkide, sortzailea eta proiektuen koordinatzailea da Carrizo Fernandez.

Malen Etxea, Abya Ayalatik etorritako emakume migratzaileen elkartea da eta giza eskubideen eta, bereziki, emakume etorkinen eskubideen alde egiten du, egiturazko desberdintasunak desagerrazteko herritartasun aktiboa sustatuz.

ikasgune feminista