Ikasten jarraitzen duten gazteentzako kirol-abonua 25 urtera arte luzatuko du Udalak

2027an izoztu egingo ditu kirol-instalazioen, abonu, jarduera eta ikastaroen tarifak.
Ikasten jarraitzen duten gazteentzako kirol-abonua 25 urtera arte luzatuko du Udalak
2026/10/13 11:59
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalak 21 urtetik 25era luzatuko du familiako kirol-abonuan seme-alabak sartzeko gehieneko adina, baldin eta ikasten jarraitzen badute. Horrela, gazteek denbora gehiagoz erabili ahal izango dituzte udalaren kirol-instalazioak familia-abonuaren bidez.

Udalak azaldu duenez, aldaketaren helburua da udal-araudia familia askoren errealitate ekonomiko eta sozialera egokitzea, gazteek prestakuntza-aldia luzatu eta emantzipazioa atzeratzen dutela kontuan hartuta.

Jon Iraola alkatearen arabera, neurriak familiei laguntzea eta egoera ekonomikoa kirola egiteko oztopo ez izatea du helburu. Andoni Ameztoy Kirol zinegotziak, berriz, gazteen artean kirola sustatzearen garrantzia nabarmendu du.

Tarifak izoztuta 2027an

Abonuaren adin-muga luzatzeaz gain, Eibarko Udalak jakinarazi du 2027an bere horretan mantenduko dituela kirol-instalazioen, abonu, jarduera eta ikastaroen tarifak. Beraz, datorren urtean ez dute preziorik igoko zerbitzu horietan.