Ikastetxeetan landutako koreografiak taularatuko dituzte bihar Dantzaz konpainiaren "Growing Young" ikuskizunean
2018/05/09
17:52
eta kitto!
Bihar, maiatzak 10, "Growing Young" lana eskainiko du Coliseoan Dantzaz konpainiak, Debaberreneko Eskolarteko Antzerki Jardunaldien barruan. Ekitaldia 20:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du. Berezia izango dela iragarrita dago. Izan ere, aste honetan bi ikastetxerekin (San Andres eta Arrateko Andra Mari ikastetxeekin) lanean dihardute talde honetako lau dantzarik eta ikasleek beraiek sortutako koreografiak taularutako dituzte biharko saioan. Ikasleek sortutako piezez gain (ikasleak ere igoko dira taula gainera), euren zenbat pieza ere dantzatuko dituzte Dantzaz taldekoek, Daniele Ninarelloren ‘Lead’ eta Itzik Galiliren ‘Prelude to a wasted tear’ lanak, hain zuzen ere.