Ikastolan elkarrekin ibilitako lagunek egun-pasa ederra egin zuten zapatuan
Lasturren egin zuten bazkaria.
2025/05/20
12:54
eta kitto!
Zapatuan bazkaria egin zuten 1966an jaio eta ikastolan elkarrekin ibili ziren lagunek: Lorea Larrea antolatzailea, Mireia Uranga, Kontxi Kerexeta, Abel Tellaetxe, Iñigo Garitagoitia, Jabi Lopez, Aitor Plazaola, Ibon Ugarteburu eta argazkiak eta egunaren kronika bidali dizkigun Abel Tellaetxe batu ziren: “Eguerdian elkartu ginen lagunak Madarixan, Otarre jatetxean hamaiketakoa egiteko. Gero bazkaria antolatu zuen Lorea Larrearen baserrira, Larraskandara joan ginen, baserriaren inguruak ezagutzeko, eta handik Lasturrera, hango tabernan trago bat hartzera. Lasturreko elkartean oso ondo jan genuen, eta elkartean bertan geratu ginen iluntzeraino, tertulian, kontu kontari. Eguna Eibarren amaitu genuen, kristoren giroarekin”.