Ikasturte hasierako laguntzak eskatzeko azken eguna da bihar

70 euroko dirulaguntza eska dezakete familiek urriaren 16ra arte. Errebal Plazako bulegoan ilara luzeak sortu dira azken egunotan, eta eskaerak aurkezteko epea aurreko edizioetan baino laburragoa da.
Ikasturte hasierako laguntzak eskatzeko azken eguna da bihar
2026/10/15 10:52
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Bihar, urriaren 16an, amaituko da ikasturte hasierako gastuei aurre egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea Eibarren. Udalak 70 eurorainoko laguntza eskaintzen die familiei, ‘Umeak Eskolara’ eta ‘Dirulaguntzak Ikasleei’ programen bidez, ikasturte hasierako erosketen gastua arintzeko.

Ilarak Errebal Plazan

Eskaerak aurkezteko ilara luzeak sortu dira azken egunotan Errebal Plazako bulegoan. Bertaratu direnek …eta kitto!-ri azaldu diotenez, ilarak Coliseoraino ere iritsi dira. Aurtengo edizioan, gainera, eskaerak aurkezteko epea aurrekoetan baino laburragoa izan da.

Eskaerak Errebal Plazako lokalean aurkeztu behar dira. Gaur, eguena, 9:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 18:30era egongo da zabalik bulegoa; bihar, barixakua, berriz, 9:30etik 13:30era.

Laguntza Eibarko saltokietan egindako erosketak ordaintzeko erabili beharko da. Besteak beste, arropa, oinetakoak, eskolako materiala —testu-liburuak izan ezik—, betaurrekoak, lentillak eta kirol-ekipamendua erosi ahal izango dira.