Iker Aguilar egon da ...eta kitto!-ko bulegoan sasoian sasoiko produktuz betetako otarra jasotzen

Hurrengo zozketa maiatzaren 17an egingo da
Iker Aguilar egon da ...eta kitto!-ko bulegoan sasoian sasoiko produktuz betetako otarra jasotzen
2024/05/10 12:10
eta kitto!

Iker Aguilarrek irabazi du ...eta kitto! Euskara Elkarteak bazkideen artean zozketatutako hirugarren oparia, El Cantón de la Avenidak emandako barazki- eta fruta-otar ederra. 

Hurrengo zozketa maiatzaren 17an egingo da. Roomba aspiradora zozketatuko da orduan. ...eta kitto! Euskara Elkarteak egiten diharduen zozketetan parte hartzeko ez da izenik eman behar, elkarteko bazkide diren guztiak sartzen baitira zozketan.