Iker Aranberrik jaso du Xabier Lete saria "Baden Verboten" poema-liburuagatik
Epaimahaiak "heldutasun poetiko harrigarriagatik" aitortu du bere lana, "edukiari, egiturari, irudimenari eta hizkuntzari dagokienez"
2025/06/04
09:14
eta kitto!
Atzo jaso zuen Iker Aranberri eibartarrak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko VII. Poesia Saria (2024), "Baden Verboten" lanagatik. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako gala saioa Donostiako Santa Teresa komentuko areto nagusian egin zen, Koldo Mitxelena Kulturunearen egungo egoitzan eta Goizane Alvarez Kultura diputatuaren eskutik jaso zuen saria.
Idazle eibartarrak adierazi zuenez, gaztetatik zuen ametsetako bat bete du aitortza honekin, “beti izan dut liburu bat argitaratzeko ilusioa, eta bereziki pozten nau nire lehen poema-liburua Xabier Lete handiaren izena duen lehiaketari esker argitaratzeak”. Pamiela argitaletxearen eskutik argitaratu du bere lehen lana idazle eibartarrak.