Iker Gomezek irabazi zuen junior mailako 88. San Juan Sari Nagusia

Iker Villar eta Lohann Vulliezen aurretik helmugaratu zen Quesos Albeniz taldeko txirrindularia
Iker Gomezek irabazi zuen junior mailako 88. San Juan Sari Nagusia
2024/06/18 10:18
eta kitto!

Domekan jokatutako proba horretan, San Juan Saritik aparte, junior mailako Gipuzkoako txapela ere jokoan izan zen. Eibarko Txirrindulari Elkartearen aurtengo egutegiko azken proban 118 txirrindularik hartu zuten parte, 21 taldetan banatuta, ibilbidearen ia 97 kilometroak zeinek lehenago osatzeko asmoz. Azkenean 13 izan ziren esprintean garaipenaren bila borrokatu zutenak, Quesos Albenizeko Iker Gomez garaile izateko, Robert Innovako Iker Villar eta Team Iparraldeko Lohann Vulliezen aurretik. Eta Gipuzkoako Txapelketaren podiuma honela geratu zen: Ipar maquina Dimaq-eko Mitxele Aimar, Ampoko Adur Arrizabalaga eta Viveros San Antonio - Marduko Beñat Sainz, orden horretan.

Proba abitu zuten 118tik 74 izan ziren helmugaratu zirenak, eta irabazleak 42,17 kilometroko batazbestekoa lortu zuen. Mendiko sailkapena Iker Gomez etapako irabazlearentzat izan zen, eta tarteko helmugetakoa Vizcay Hnos. taldeko Iñaki Lopezentzat izan zen.