Iker Laka hautatu dute Eibarko EGI-ko idazkari

Iker Laka hautatu dute Eibarko EGI-ko idazkari
2015/10/27 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 27) egin duten ezohiko biltzarrean Eibarko EGI-k bere kontseilua berritu eta Iker Laka idazkari hautatu du. Lakak aurreko urteetan egindako lanari jarraipena eman eta Eibarko EAJ-ko UBB berriarekin bat elkarlanean aritzeko konpromisoa agertu du. Horrekin batera, gazteak politikan parte hartzera animatu nahi ditu, "Eibarren etorkizunarentzat funtsezkoa delako". Laka, Ivan Iriondo eibartarrerekin batera, Gipuzkoako EGI-ko kidea da uztailaz geroztik.