Iker Mugarrak irabazi du Aire zabaleko XLVIII. pintura lehiaketako sari nagusia

Herri mailako saria Mireia Ugartebururentzat izan da.
Iker Mugarrak irabazi du Aire zabaleko XLVIII. pintura lehiaketako sari nagusia
2025/10/29 09:06
eta kitto!

Domekan jokatu zen Aire zabaleko XLVIII. pintura lehiaketaren sari nagusia Iker Mugarra San Martinek irabazi du. Bigarren saria Jose Miguel Arranz de Juanek eraman du; hirugarrena, Fernando de Vicente Garridok; eta laugarrena Patricia Gimenez Molinak. Herri mailako saria, bestetik, Mireia Ugarteburu Amuategik irabazi du. Gazteen mailan, saridunak Martina Garate eta Mare Esteban izan dira, hurrenez hurren. Eta, haurren mailan, Ibai Alfaye Sanz eta Niko Arrospide Arroitajauregi  saritu dituzte. Lehiaketa Eibarko Udalak antolatzen du urtero, Eibarko Artisten Elkartearen laguntzarekin, eta edizio honetan 68 lehiakidek hartu dute parte: 30 helduk, bederatzi gaztek eta 29 haurrek.