Ikusgai dago Andretxeak A25erako antolatu duen programazioa

Ikusgai dago Andretxeak A25erako antolatu duen programazioa
2025/10/29 11:57
eta kitto!

Azaroaren 25ari, Indarkeria Matxistaren Aurkako egunari, loturiko programa argitaratu du Andretxeak. Ezagutarazi dutenez, “aurtengo programazioakmundu osoko hainbat kolektibok sustatutako memoriaren lekuak ezagutzeko proposamenak jasotzen ditu, emakumeok modu sistematikoan aurre egiten diegun indarkeriak erreparatzeko; indarkeria matxista kasuen aurrean ditugun defentsa eta salaketa aukerei buruzko informazioa jasotzen du, baita helduentzako ipuinak ere, non zauriak ondo josteko errezeta emango zaigun”.

Azaroaren 25eko egitaraua hainbat ekintza eta jardueraz osatuta dago:

Gainera, Juan San Martin Udal Liburutegiarekin elkarlanean, azaroaren 25erako Irakurketa Gida bat prestatu da, eta informazio-stand bat egongo da liburutegian. Stand hau azaroaren 10etik aurrera eskuragarri egongo da.