Ikusmenari buruzko hitzaldia maiatzeko Osasun Ikasgelan

Ikusmenari buruzko hitzaldia maiatzeko Osasun Ikasgelan
2016/04/15 12:10
eta kitto!
Apirileko hitzaldian Biomekanika Unitateko adituek oinkatzea eta bizikletan daramagun posizioa zuzentzeko laserra nola erabili daitekeen azaltzen jardun zuten Portalean eta Poliklinika Gipuzkoak eskainiko duten Osasun Ikasgelen hurrengo saioan, berriz, Mercedes Zabaleta oftalmologoak jardungo du berbetan, maiatzaren 11n. "Ikusmena bizitza da" izenburuari jarraituta, Excimer Laserrari esker miopia, hipermetropia eta astigmatismoa zuzentzeko betaurreko eta lentilak nola ahaztu daitezkeen azalduko dio jendeari. Argazkian, apirilaren 6an hitzaldia eman zuen hirukotea.