Illunabarrianen lehenengo saioan "plastiko magikoa" landu zuten
Hainbat apaingarrirekin itzuli ziren etxera parte-hartzaileak
2025/10/29
13:44
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkartearen Illunabarrian programak ekin dio ikasturteari eta atzo egin zuen lehenengo saioa. Plastiko magikoa deritzon materiala erabiliz, eta beroaren laguntzaz, hainbat apaingarri egin zituzten parte-hartzaileek: belarritakoak, pin-ak, giltzatakoak...


Bestalde, barixaku honetan zabalduko da Illunabarrianeko hurrengo saioan izena emateko epea. Azaroaren 18an, martitzena, izango da Euskal Herriko txakolina eta gaztaren inguruko tailerra.