Imanol Alvarez Eibar Eskubaloitik Bera Berara

Imanol Alvarez Eibar Eskubaloitik Bera Berara
2013/05/17 00:00
eta kitto!

Sortu zenetik Eibar Eskubaloiko talde seniorra entrenatu duen Imanol Alvarez ermuarrak emakumezkoen Espainiako Liga irabazi berri duen Donostiako Bera Bera taldea prestatuko du hurrengo denboraldian. Alvarezek bi denboraldi bikain egin ditu Eibar Eskubaloiarekin eta orain Bera Beran hainbeste urte egin dituen Reyes Karrereren tokia hartuko du. Aurretik Imanolek Arraten jokatu zuen -beste talde batzuen artean- eta, entrenatzaile moduan, Arrate bera zuzendu zuen (hasi 1. nazional mailako taldearekin eta Asobalekoarekin jarraitzeko) eta baita Gipuzkoako selekzioa 2011n. Gaur egun, Eibar Eskubaloiko lehen taldeko entrenatzailea izateaz gain, nesken taldeetako koordinatzailea ere bazen. Alvarezek emandako pausuarekin lotuta, orain dela urte batzuk Arrateko entrenatzailea izan zen Jorge Dueñas azken urteotan emakumezkoen Espainiako selekzioko entrenatzailea da eta hainbat lorpen garrantzitsu eskuratu ditu.