Imanol Egidazu bosgarren izan zen Espainiako proba konbinatuen txapelketan

Euskadiko selekzioa, bestalde, laugarren postuan amaitu zuen txapelketa
Imanol Egidazu bosgarren izan zen Espainiako proba konbinatuen txapelketan
2025/06/27 10:11
eta kitto!

Eibarko Klub deportiboko ordezkariak Euskadiko selekzioarekin hartu zuen parte La Oliva Fuerteventuran jokatu zen proba konbinatuetako Espainiako txapelketan. Egidazuk 7.176 puntu lortu zituen guztira, horrela banakako bosgarren postua eskuratuz; Euskadiko selekzioa, bestalde, laugarren postuan amaitu zuen txapelketa.

Imanol Egidazu erreferente nagusietako bat da proba konbinatuetan eta iaz Liman jokatutako 20 urtez azpiko mundu txapelketan hartu zuen parte eta Iñigo bere aita du entrenatzaile.

Euskadiko selekzioa osatu zuten beste bost lagunen puntuazioa honakoa izan zen: Pablo Martinez de Gereñu (6.886), Xuban Yarza (4.998), Itsaso Madariaga (5.159), Anari Madariaga (4.878) eta Ainhoa Sagasti (4.173).