Imanol Egidazuk Gipuzkoako marka egin du 400 metro hesiko proban

Imanol Egidazuk Gipuzkoako marka egin du 400 metro hesiko proban
2023/06/19 16:19
eta kitto!
Zapatuan Gasteizen jokatutako atletismoko absolutu mailako Euskadiko txapelketan, Eibarko Klub Deportiboko atletak, urrezko dominaren jabe egiteaz gain, 51.99ko denborarekin 20 urtetik beherakoen Gipuzkoako marka ezarri zuen. Bera da bakarra 52 segundotik behera jaisten eta, egindako denbora astebete lehenago egin izan balu, adin guztietako markarik onena lortuko zukeen, baina Real Sociedadeko Ignacio Saezek, 51.65ekin ezarri berri du Gipuzkoako maila absolutuko marka berria. 17 urte bakarrik dituen Eibarko atleta oso kirolari konpletoa da eta proba konbinatuetan nabarmentzen da, batez ere. Imanol Egidazuk ohiko bihurtu du dagoeneko dominak eskuratzea bere adin mailako Espainiako Txapelketateko probetan eta behin baino gehiagotan ordezkatu du Espainiako selekzioa nazioarteko probetan.