Imanol Elorza artistaren koadroak jasoko dituzte Mikel Larrañagak eta Miguel de los Toyosek
2015/04/22
00:00
eta kitto!
Gaur, arratsaldeko 19,00etan, amaiera emango zaio Untzagako jubilatu-etxean Imanol Elorza eibartar artistaren erakusketari. Bertan, Miguel de los Toyos Eibarko alkateak eta Eibar Kirol Elkarteko aholkularia den Mikel Larrañagak Elortzaren kuadro bana jasoko dute. Nagusien hamabostaldiaren barruan antolatutako erakusketa honetan, Bartzelonako hainbat lekutako oleo-erlibeak erakutsi ditu Imanol Elorzak, gazte denboran kirolari bezala ateratako hainbat argazki zaharrekin batera; izan ere, Eibar, Urko eta Arrate futbol taldeetako atezaina izan zen 50. hamarkadan. Gainera Eibar Futbol Taldeak Bartzelonarekin batera egindako ibilaldi fotografikoa ikusi ahal izan da Untzagako erakusketa aretoan.