Immigrazioak izango ditu hizpide Jon Maiak abenduaren 19an sorpresaz betetako ekitaldian

Abenduaren 19an, osteguna, "Atzoko eta gaurko immigrazioa" ekitaldia ospatuko da Coliseo Antzokian, 19:00etan. Elebietan izango da eta sarrera librea da.
Immigrazioak izango ditu hizpide Jon Maiak abenduaren 19an sorpresaz betetako ekitaldian
2024/12/13 13:39
eta kitto!
Sorpresaz betetako ekitaldia datorren ostegunean izango da, abenduaren 19an, 19:00etan, Coliseo Antzokian. ZAS! Zurrumurruen aurkako sareak eta Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrak antolatu du ekimena eta aniztasunarekin lotutako AbenduAnitz agenda itxiko du ekitaldiak.
 
Datorren abenduaren 19an, osteguna, 19:00etan, Coliseo Antzokian, "Atzoko eta gaurko immigrazioa" ekitaldia ospatuko da. Jon Maia bertsolari ezagunak gidatuko du solasaldia eta jatorri atzerritarra duten eibartarrek ere parte hartuko dute bertan.
 
Hainbat sorpresa ere izango ditu ekitaldiak: Ez da bertso saioa, baina bertsoak egongo dira... Umorez betetako Clownklusioak...
 
Ekimenaren helburua topaketarako espazio bat sortzea izango da, elkar ezagutzeko, elkar entzuteko eta bata bestearekin enpatizatzeko.
 
Elebietan izango da eta sarrera librea da.

Atzoko eta gaurko immigrazioa ekimena Coliseo Antzokian abenduaren 19an