Iñaki Gabilondoren hausnarketek bete dute Armeria Eskola
2026/05/14
12:04
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Ikasten elkarteak antolatuta, Iñaki Gabilondok hitzaldia eman du gaur, maiatzaren 14ean, Eibarko Armeria Eskolan. Gabilondoren bisitak ikusmin handia sortu du azken egunotan, eta aretoa bete egin da. “Zortzigarren solairutik” saioan, kazetari beteranoak gaurkotasunaz, gizarteaz eta bizitzaz hausnartu du, bere ibilbide luzeko esperientziatik abiatuta.