Iñaki Galparsoro hil da motor-istripuan
2013/06/06
00:00
eta kitto!
Gaur gauean, 23.30ak bueltan, motor-istripua izan da Soraluzen eta motorrean zihoan Iñaki Galparsorok, Gadifot argazkilaritza dendako argazkilariak, bizitza galdu du, motorra bidetik irten eta gero. Ertzaintzako eta Larrialdi Zerbitzuetako kideak bertaratuta, ezin izan dute ezer egin Iñaki bizirik ateratzeko. Hilotza Donostiako Patologia Forense Zerbitzura eraman dute, bertan azterketa egiteko. Ertzaintzak, bestalde, istripuaren nondilk-norakoak jakiteko, istripuaren lekuko izan daitezkenei deia egin die eta 943-539119telefono zenbakira deitu dezaketela gehitu. Iñaki Galparsororen aldeko meza zapatuan (hilaren 8an) izango da, 19.00etan hasita, San Andres parrokian.