Iñaki Goikoetxea, emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria

Debako entrenatzailea Realean, Dominikar Errepublikako selekzioan, Real Unionen eta Amorebietan aritu da lanean arlo ezberdinetan
Iñaki Goikoetxea, emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria
2025/05/21 11:13
eta kitto!

2026ko ekainera arte sinatu duen Iñaki Goikoetxea debarra izango da SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria. Rocio Candal klubeko kirol zuzendaritzan sartu ostean, jada emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea proiektu berria osatzen jarraitzeko lan egiteko ezinbesteko lehen pieza izan da.

Entrenatzaile berria Realeko emakumezkoen lehen taldeko bigarren entrenatzailea izan zen hiru denboralditan, 2018tik 2020ra bitartean. Dominikar Errepublikako selekzioan denboraldi bat eman ondoren, Gipuzkoara itzuli zen Real Unioneko analista gisa, eta 2023an entrenatzaile izendatu zuten, mailari eusteko helburuarekin. Talde irundarraren entrenatzaile bezala, azkenean, 1 RFEF mailan mantentzea lortu zuen, azken hilabete eta erdian partidurik galdu gabe lehiatu ondoren. Aurreko denboraldian (23-24) Hypermotion Ligako SD Amorebietan bigarren entrenatzaile lanetan ibili zen, SD Eibarreko gizonezkoen lehen taldearen aurka leihan egondako taldean, hain zuzen ere.

Iñaki Goikoetxea emakumezkoen futbolera itzuli da Yerai Martinen lekukoa hartuz.