Iñaki Goikoetxea SD Eibar-en entrenatzaileak 2027ra arte luzatu du kontratua
Helburua lortuta eta garaipenarekin esan dio agur denboraldiari F Ligan jokatzen duen SD Eibar-ek. Ligako azken partidan 2-1 irabazi zion, atzo, DUX Logroñori eta hurrengo denboraldian maila gorenean jarraituko dute eibartarrek.
Joan den astean hainbat jokalariren jarraipenaren berri eman bagenuen, gaur Iñaki Goikoetxea entrenatzailea da protagonista, 2027ra arte luzatu duelako bere kontratua.
Talde armaginak oso positibotzat jo du teknikariak aurtengo denboraldian egindako lana, taldea berreraikitzeko eta jokalari gazteen aldeko apustua eginez.
Goikoetxearen jarraipenak, gainera, egonkortasun mugimendua dakar kirol proiektuaren barruan. “Goikoetxeak talde armaginaren nortasun lehiakorra indartzea lortu du, eta trantsizio prozesu bati jarraipena eman dio, plantillaren berregituraketak markatuta”, diote klubetik.
Hurrengo denboraldiari begira, Eibarrek espero du bere jarraipenak hazkunde hori sendotzea eta taldea gero eta zorrotzagoa den F Liga batean finkatzen jarraitzea.