Iñaki Penedok hartuko du Leire Abanzabalegiren tokia zinegotzi moduan
2018/02/15
11:11
eta kitto!
Zazpi urtetan EH Bilduren zinegotzia izan eta gero Leire Abanzabalegik kargua utzi eta Iñaki Penedok hartuko du lekukoa. Otsaileko plenoan emango da Penedoren sartzea eta martxoan hasiko da lanean zinegotzi bezala. EH Bilduk eskerrak eman nahi izan dizkio Abanzabalegiri gaur goizean egindako prentsaurrekoan eta bere lana goraipatu du. “Urte hauetan egin duen lanaz harro gaude. Lantaldeari ikuspegi soziala eskaini dio eta ekarpen ugari egin dizkio bai alderdiari eta baita herriari ere”.
Arrazoi pertsonalegatik utzi du kargua Abanzabalegik eta aro berriei tokia uztea garrantzitsua dela adierazi du. “Urte handiak izan dira maila pertsonalean zein profesionalean eta asko ikasi dut udalaren funtzionamenduaren inguruan”. Aurreko urteetan izan dituen alderdikideak gogoratu ditu eta pozik agertu da egindako lanarekin. “Ikuspuntu soziala sartzen saiatu naiz, eta atseginez hartu dut proposamen asko aurrera ateratzen ikustea eta gobernu-taldeak bere egin izana”. Zinegotzi kargua utziko badu ere, Abanzabalegik hurbiletik jarraituko politikaren jarduna. “Niretzat ez da profesioa, militantzia baizik, eta militatzen jarraituko dut”.
Iñaki Penedok erronka onartu eta gogotsu ekingo dio kargu berriari. Penedo 1989an jaio zen Eibarren, ekonomia lizentziatua da EHUn eta Univertsitat de Barcelonan finantza masterra dauka. Bere gazte ikuspuntua txertatzea garrantzitsua dela deritzo Bilduk, baina are garrantzitsuagoa da bere formakuntza. “Gurekin lanean dabil aspaldi eta gauza asko eman ahal dizkigula uste dugu”. Ikasteko eta “berez ondo funtzionatzen duen taldeari” berak dakiena eskaintzeko gogoz ekingo dio Penedok aro berriari.