Iñaki Saez eta Asier Heriz sakabanaketa politikaren biktimei aitortza egin diete
Iñaki Saez eta Asier Heriz sakabanaketa politikaren biktimak omentzeko hitzaldia eta enkartelada egin zituzten iragan astean. Duela 25 urte preso bati bisita egitera bidean auto istripuz hil ziren biak.
Heriotza igaro zenetik mende laurdena igaro dela eta, Eibarko eta Amañako Iñakiren lagunek hitzaldia antolatu zuten egunenean, uztailaren 2an, Egiari Zor fundazioko kidea den Pilar Garaialderekin Portalean.
Gainera, iragan barixakuan, Amañako jaietako txupinazoaren aurretik, enkartelada egin zuten hainbat lagunek, “Iñaki eta Asier gogoratzeko, eta behar duten aitortza aldarrikatzeko”.
Antolatzaileen berbetan, “Iñaki eta Asier, dispertsioak eragindako hamalau biktimekin batera, ez ditugu ahazten, eta gure oroitzapenetan eta herri honen memorian daude. Hamasei pertsonen bizitza eraman du dispertsioak; inongo aitortza ofizialik ez duten hamasei lagun. Eta aitortza behar dute; euskal gatazkan izandako gainerako biktimek bezala”.