Iñaki Zubizarretak eskola-jazarpenaren aurkako hitzaldia emango du Eibar BHI-n

Iñaki Zubizarretak eskola-jazarpenaren aurkako hitzaldia emango du Eibar BHI-n
2025/11/13 16:50
eta kitto!

Saskibaloi jokalari profesional ohia den Iñaki Zubizarreta Eibar BHI ikastetxera joango da azaroaren 20an (eguena), eskola-jazarpenari buruzko hitzaldia ematera. Ikastetxetik azaldu dutenez, “jarduera hau Bizikidetza Planaren barruan kokatzen da, eta ikasturte honetarako aurreikusitako sentsibilizazio-ekintzen parte da. Bullyingaren aurkako aktibista gisa ezaguna den Iñaki Zubizarretak bere bizipen pertsonala partekatuko du. Izan ere, gaztaroan jazarpenaren biktima izan zen bera, eta bizipen gogor honi nola aurre egin zion azalduko du”. Bere testigantzaren bidez, familiei helarazi nahi dien mezua hau da: "jazarpenaren aurrean ez da isilk geratu behar, eta guztion erantzukizuna da egoera horiei aurre egitea". Jarduera hau Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen familiei zuzenduta dago, eta hausnarketa eta ikaskuntzarako gunea izatea nahi dute.