Inda Team-eko Egoitz Riosek borrokaldia irabazi zuen Barakaldon

Eibartarra Team Sariri klubeko Jhon Ander Yaguanoi baino gehiago izan zen
Inda Team-eko Egoitz Riosek borrokaldia irabazi zuen Barakaldon
2024/04/15 11:52
eta kitto!

Zapatuan Stop Bulling elkarteari laguntzeko asmoz Barakaldon jokatutako Apocalipsis Fight Day jaialdi benefikoan, gure herriko Inda Team taldeko Egoitz Riosek hartu zuen parte. Ez hori bakarrik, irabaztea ere lortu baitzuen Pando Aisia kiroldegian hiru asaltora jokatu zuen borrokaldian.

75 kilotik beherakoenen arteko borrokaldi hori parekatua izan bazen ere, eibartarra Team Sariri klubeko Jhon Ander Yaguanoi baino gehiago izan zen, puntuetara gailenduz.