Inda Team-eko Jhon Nunezek Budha Kopako gerrikoa bereganatu zuen

Sandra Rochak eta Egoitz Riosek ere borrokatu zuten txapelketa horretan
Inda Team-eko Jhon Nunezek Budha Kopako gerrikoa bereganatu zuen
2024/03/11 12:29
eta kitto!

Aurreko zapatuan jokatutako Budha Koparen openean, Inda Team-eko hiru ordezkari izan ziren parte hartzen, maila bikaina eskainiz. Jhon Nunez nabarmendu zen batez ere, Kick light modalitateko 68 kilora arteko mailako gerrikoa bereganatu zuen, jokatutako 2x2 bost borrokaldietan nagusitu ondoren.

Indako Sandra Rochak ere Violeta Ureñari irabazi zion 58 kilotik beherako mailan; jarraian, eta 63 kilotik azpikoen artean aurkaririk ez zuenez, beste borroka bat onartu behar izan zuen, hor Goizane Perezekin galtzeko borroka parekatuaren ondoren.

Hirugarren ordezkariak, Egoitz Riosek, kick light-eko 75 kilorainoko pisuan galdu egin zuen puntu bakarrarengatik, borrokaldi polit baten ondoren.