Inda Team-eko Jhon Nunezek ezin izan zuen kick boxing-eko Euskadiko txapela jantzi
2023/11/28
10:06
eta kitto!
Aurreko zapatuan Zarautzen jokatutako kick boxing eta k1 modalitateetako jaialdian, gure herriko Inda Team taldeak bi ordezkari izan zituen, eta biek hala biek maila eman zuten beste behin. Egoitz Rios elgoibartarrak bere debuta egin zuen kick boxing-eko amateur mailan, 75 kilotik beherakoan eta, alde txikiarekin izan bazen ere, Mayllon Brandon baino gehiago izan zen bi minutuko hiru asaltoen amaieran. Eibarko Jhon Nunez, bestalde, k1 modalitatean borrokoatu zuen, 71 kilotik beherakoen kategorian. Lehen borrokan aurkari gogor baten aurrean garaile izan bazen ere, Euskadiko txapeldunaren gerrikoa jokoan zegoen bigarrenean amore eman behar izan zuen azkenean txapela jantzi zuen Jon Larraza nafarraren aurrean.