Inda Team-eko John Nuñez Barakaldoko K1 eta kick-boxing Apocalipsis jaialdian irabazle
Nuñez eta Sandra Rocha Bilboko K1 Slam jaialdian arituko dira otsailaren 14an
2026/02/02
11:15
Ekhi Belar Errasti
Zapatuan, urtarrilak 31, K1-eko eta kick-boxingeko Apocalipsis jaialdia jokatu zen Barakaldoko Zubilade kiroldegian. 67 kg artekoen mailan, Inda Team-eko John Nuñez bigarren roundean, “arerio arriskutsu baten aurka”, Asier Indaren berbetan.
Jaialdi horren ondoren, Nuñez bera eta Sandra Rocha otsailaren 14an jokatuko den Bilboko K1 Slam ekitaldira begira jarri dira. Indak esan digunez, “Sandrak arerio gogorra izango du, 2024ko Espainiako Kick Light txapelduna”.