Inda Team taldeko bi borrokalarik debutatu dute boxeo amateurrean

Eibarko hiru borrokalarik hartu zuten parte Soraboxek antolatutako boxeo jaialdian
Inda Team taldeko bi borrokalarik debutatu dute boxeo amateurrean
2025/06/27 10:13
eta kitto!

Hernanin Soraboxek antolatutako boxeo jaialdian Eibarko hiru borrokalarik hartu zuten parte, euretako bi Inda Team taldekoak eta bestea Soraboxekoa. Inda Team-eko ordezkarientzat euren debuta izan zen boxeo amateurrean. Unai Anartz Romanek Irungo Iñigo Aranzetaren aurka borrokatu zuen junior mailako 63 kilotik beherako mailan eta puntuetara irabazi zuen. Josu Basterretxea izan zen bigarren debutaria, senior mailako pisu bereko lehian, eta bere aurkaria beste eibartar bat izan zen, Jokin Merino. Borroka oso ikusgarria eskaini zuten, estilo ezberdinekin, baina oreka handikoa.