Inda Team taldeko borrokalariek urrezko hiru gerriko lortu dituzte Euskadiko txapelketan
K1 eta kick boxing modalitatean lehiatu dira domeka honetan
2025/04/07
13:10
eta kitto!
Zornotzako Larrea kiroldegian domekan jokatutako k1 eta kick boxing modalitateko Euskadiko Txapelketetan, bertan izan diren Eibarko Inda Team taldeko hiru borrokalariek txapela jantzi dute, bakoitzak bere pisu eta mailan. Sandra Rocha eibartarrak 65 kilora arteko k1 mailakoa bereganatu du, Jhon Nunez eibartarrak 67 kilora artekoan nagusitu da eta, azkenik, Egoitz Rios elgoibartarrak urrezko gerrikoa jantzi du 75 kilora arteko k1 mailan. Jokoan izan dituzten borroka guztietan nagusitu dira, beraz, Inda Team taldeko ordezkariak.