Indarkeria matxistaren kontrako manifestazio zaratatsua egingo da bihar arratsaldean

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazio zaratatsua egingo da bihar arratsaldean
2023/11/24 15:56
eta kitto!
Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna dela eta, Matraka eta Nalua Eibarko talde feministek manifestazio zaratatsua deitu dute bihar arratsalderako, “Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak!” goiburuari jarraituta. Untzagan hasiko da mobilizazioa, 18:30ean.