Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Udalak aurten ere
2020/11/24
18:26
eta kitto!
Bihar, azaroak 25, Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Neledantzak, Mujeres al Cuadrado Elkarteak, Kaxa Mugimendu eta Sormen Guneak eta Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak-Andretxeak. Arratsaldeko 19:30etik aurrera “Bortxatzailea zure bidean” performancea egingo da aldi berean Untzagan, Berdintasunaren Pasealekuan eta Urkizun (horri buruzko azalpenak eta bideo-tutorialak YouTuben ikus daitezke). Ondoren, 20:00etan, aipatutako hiru toki horietan elkarretaratzeak egingo dira, “Geure burua bizirik eta aske nahi dugu” goiburuari jarraituta. Bideo honetan biharko performanceari buruzko azalpenak eta dantzarako pausoak ikasteko tutoriala dauzkazue:
https://youtu.be/i9Jm_x80nz8
Horrekin batera, Eibarko Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Adierazpena babestuko du aurten ere. Bertan, emakumeen babeserako hainbat puntu jasotzen dira, “benetako berdintasun eraginkorraren aldeko borrokan ere kontuan izan beharrekoak”. Adierazpen hori aho batez babestu dute udal talde guztiek, eta Udalak konpromisoa hartu du "indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eskubideak arreta prozesu guztiaren erdigunean jartzeko".