Indianokua-Ariatza inguruaren eboluzio urbanistikoari buruzko hitzaldia emango du Javier Martin Lapeyrak

Urtarrilaren 3an (zapatua) izango da hitzaldia, 18:00etan Ipuruako Merkatu Plazan.
Indianokua-Ariatza inguruaren eboluzio urbanistikoari buruzko hitzaldia emango du Javier Martin Lapeyrak
2025/12/29 11:21
eta kitto!

“Indianokua: cambios urbanos del siglo XVIII al XXI” izenburuko hitzaldia emango du Javier Martin Lapeyra eibartarrak urtarrilaren 3an, zapatua, 18:00etan Ipuruako Merkatu Plazan. Ordubete inguruko hitzaldiari laguntzeko proiekzioak erabiliko ditu, eta jendeak galderak egiteko aukera izango du. Hizlariak azaldu duenez, “Indianokua-Ariatza inguruaren eboluzio urbanistikoari buruz arituko naiz eta, besteak beste, gaur egun desagertuta dauden Zumaran jauregia, Aldatsa etxea, Ibarbea presa eta Arrabalgo zubia aztertuko ditut, gaur egungo eraikin eta azpiegiturekin lotura bilatuz”.