Indianokua Gaztelekuan egingo den autodefentsa ikastaroan izena emateko epea zabalik dago
2016/11/02
09:26
eta kitto!
Iaz nolako arrakasta izan zuen ikusita, aurten ere "Autodefentsa feminista" ikastaroa egingo da Gaztelekuan. 12-18 urte bitarteko neskei zuzenduta egongo da eta azaroak 18an, barixakua egingo da. Arratsalde osoan zehar izango da saioa, hau da, 16:30etik 20:30era. Izena emateko epea atzo zabaldu zen (azaroak 1 ) eta azaroaren 13ra arte izango da zabalik. Animatu zaitezte izena ematera!! Zalantzaren bat izanez gero gerturatu Gaztelekura edota deitu 688682372 zenbakira (Gaztelekuaren ordutegiaren barruan).
![AutoDefentsa2017.jpg autodefentsa2017](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/autodefentsa2017.jpg/@@images/image-0-cfb289e284c1800e88951b7fb89775cd.jpeg)
![AutoDefentsa2017.jpg autodefentsa2017](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/autodefentsa2017.jpg/@@images/image-0-cfb289e284c1800e88951b7fb89775cd.jpeg)