‘The British influence in our football’ erakusketa prestatzen arituko dira barixakuan Ipuruako Merkatu Plazan

‘The British influence in our football’ erakusketa prestatzen arituko dira barixakuan Ipuruako Merkatu Plazan
2024/01/16 10:39
eta kitto!
Ipuruako Merkatu Plazak ‘The British influence in our football: Fred Petland and the Basque Country’ erakusketa jasoko du apirilaren. Hori prestatzeko, barixaku honetan, hilak 19, bigarren saioa egingo dute Ipurua Merkatu Plazan, 18:00etatik 19:30era. Adin guztientzako jarduera dela adierazi dute antolatzaileek. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da ( 614 131 174 Whatsappa).

Britainiarrek gure futbolean duten eraginari buruzko ingelesezko jarduera  da, Nerea Mendikute eibartarrak egindako proiektu batean oinarrituta. Gerra zibilaren ondorioz, 4.000 haurrek emigratu zuten 1937an Erresuma Batura eta, horietatik hamabost futbolari profesional bihurtu ziren. “Saio hauetan apirilean egingo den erakusketarako materiala joango gara osatzen”, esan digu Nereak. Adin guztientzako tailerra da, oso praktikoa, eta ingelesaz gain historia ere landuko da. Hurrengo saioak otsailaren 16an, martxoaren 1ean eta apirilaren 12an izango dira.

Hope Punk Language School-ek sustatzen duen proiektua da eta hemen aurkitu ditzakezue horren nondik norakoak eta iaz landutako proiektuen argazkiak eta bideoak.

 

398490566_740534284781997_1349759515214186871_n

398540025_740537394781686_7645995081408229880_n

398586020_740537511448341_4135238684207765252_n

398587903_740537274781698_5774540642949647045_n