Iñigo Laskurainek OceanMan Costa de Azahar zeharkaldia egin du asteburuan

Eibartarrak 31. postuan amaitu zuen sailkapen orokorrean, eta bere mailan (50-59 urte) 14. postuan sailkatu zen
Iñigo Laskurainek OceanMan Costa de Azahar zeharkaldia egin du asteburuan
2024/05/13 12:47
eta kitto!

Eibar Igerixaneko Master taldeko Iñigo Laskurainek OceanMan Costa de Azahar ur irekietako distantzia luzeko trabesia egin du. Zeharkaldi horrek 10 kilometroko luzera izan zuen, Oropesa eta Benicasimen arteko distantzia osatzeko. 150 parte-hartzaile izan zituen proban, aurkako korrienteek helmugara bakarrik 103 heltzea eragin zuten.

Eibartarrak 31. postuan amaitu zuen sailkapen orokorrean, eta bere mailan (50-59 urte) 14. postuan sailkatu zen. OceanManek itsas-trabesiak antolatzen ditu mundu osoan (Thailandia, Brasil, Egipto...) eta Costa de Azahar horretan lau luzerako zeharkaldiak antolatu zituen: 10, 5 eta 2 kilometrokoekin batera, umeentzako 500 metrokoa ere. Guztira 700 igerilarik eman zuten izena, 38 herrialdekoak: Frantzia, Ukraina, Erresuma Batua...