Iñigo Urkullu lehendakari-ohiak hitzaldi irekia emango du eguaztenean Coliseon
Herritar guztiei zabalik egingo den hitzaldia hartuko du Coliseo antzokiak eguaztenean, maiatzaren 20an, Iñigo Urkullu protagonista izango duen topaketa batean. Saioaren helburua izango da gaurkotasunari, gizarteari eta etorkizunari buruzko gogoetak partekatzea, eta bertaratutakoekin elkarrizketa sustatzea.
Eibarko Uri Buru Batzarrak antolatutako ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da, lekua bete arte. Hitzordua herritar guztiei zuzenduta dago, giro hurbil eta irekian egingo den solasaldi batean parte hartu nahi duten guztientzat ateak zabalik egongo dira. Hitzaldiaren ondoren, bertaratutakoek lunch batez gozatzeko aukera izango dute, giro lasaian; horrek iritziak trukatzeko eta parte-hartzaileen arteko harremanak sendotzeko aukera emango du”.
Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekitaldi berezi honetan parte hartzera.