Inmigraziorako Itun Sozialari buruzko eztabaida gaur udaletxeko patioan
2012/09/27
00:00
eta kitto!
Gaur (eguena, hilak 27) 18.30etatik aurrera udaletxeko patioan inmigrazioari buruzko eztabaida egingo da, Eusko Jaurlaritzatik sustatutako Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin delakoari jarraituta eta bertan parte hartzen Eibarko 45 taldetako ordezkariak egongo dira, lantaldeetan banatuta. Dinamizatzailea Innobasque-ko Gotzon Bernaola izango da eta Elo Mayo Arabako Foru Aldundiko Gizarte Promoziorako zuzendariak ere hartuko du parte.