Inoizko Herri Urratsik handiena izango da maiatzaren 12koa

Senpereko lakuan biltzen den dirua Beskoitzen (Lapurdi) 10 urtez barrakoietan izan diren haurrak hartzeko ikastola berri bat egiteko erabiliko da
Inoizko Herri Urratsik handiena izango da maiatzaren 12koa
2024/05/07 12:05
eta kitto!

Bi gune gehiago eta eszena berri bat izango direlako aurtengoan. Senpereko lakuan biltzen den dirua Beskoitzen (Lapurdi) 10 urtez barrakoietan izan diren haurrak hartzeko ikastola berri bat egiteko erabiliko da. Besteak beste, Esne Beltza, Neomak, Bele, Nogen eta Eire taldeen musikaz gozatu ahalko da. 2024ko Herri Urrats festarako soinu elektronikoz betetako abestia sortu du Neomak taldeak.

Iparraldeko ikastolen besta handian, betiko lez, jasotzen den diru guztia Seaskak, Iparraldeko ikastolen elkarteak, dituen beharrei erantzuteko erabiliko da.