Interes handia piztu du 25eko Astelenako pilota jaialdiak
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena lehian arituko dira partidu nagusian
2024/12/20
11:47
eta kitto!
Astelena frontoiak pilota profesionaleko hiru jaialdi haundi antolatuko ditu Gabon eta Urte Berri bueltaren inguruan. Ohikoari jarraituz, oraingoan ere abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an izango dira jaialdi horiek. Lehenengorako, datorren asteko eguaztenerako iragarrita dagoen jaialdirako, ia sarrera guztiak daude salduta dagoeneko. Horko partidu nagusia Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteen artekoa izango denez, orain arte erakutsi dutenari jarraitzen badiote argi dago goi mailakoa izan behar dela erakutsiko duten maila. Jaialdiari hasiera emango dion partidua, bestalde, Dario-Gabirondo eta Larrazabal-Salaberri II bikoteen artekoa izango da, binakako 2. Mailako txapelketakoa.