Ipar skate eskolakoek Elgoibarko Skate Jaian hartuko dute parte

Ipar skate eskolakoek Elgoibarko Skate Jaian hartuko dute parte
2023/11/14 12:50
eta kitto!
Barixaku arratsaldean, hilaren 17an, Elgoibarko Skate Jaiaren 5. edizioa egingo da eta Eibarko patinatzaileek tokia izango dute bertan. Izan ere, Ipar skate eskolakoek erakustaldia eskainiko dute 16:30etik 17:30era Naia Laso, Veronica Steigner, Maria Elosegui, Alexis Navia eta Erika Caballerorekin batera, Elgoibarko skate parkean (euria egingo balu, ekitaldia atzeratu egingo litzateke).

Erakustaldiaren ondoren, 17:30etik 18.30era, hastapen tailerra egongo da, eta hortik aurrera skate librea. Gainera, zozketak, DJak eta foodtruck-ak egongo dira arratsalde guztian zehar.

Bertan patinatu nahi duenak kaskoa eraman beharko du nahitaez, eta bestelako babesak ere erabiltzea gomendatzen dute.

WhatsApp Image 2023-11-13 at 17.30.45