#Ipini aurpegia euskarari mosaikoa sarean

#Ipini aurpegia euskarari mosaikoa sarean
2014/01/22 00:00
eta kitto!

Abenduaren 3an ospatutako Euskararen Narioarteko Egunean, Eibarren 1.600 lagunetik gora animatu ziren udaletxera joan eta argazkia egitera, euskalgintzak "Ipini aurpegia euskarari" goiburuarekin egindako deialdiari erantzunda. Aurreikusita zegoen moduan, horiekin guztiekin mosaikoa osatu eta www.eibarko-euskara.com webgunean ikusgai ipini dute. Bertan, mosaikoaz gain, banan-banan egindako argazkiak ikusteko aukera dago. Bide batez, udaleko Euskara sailak euskararekin lotutako albisteak zuzenean e-postan jasotzeko aukera eskaintzen duela gogorarazi nahi du. Interesa duenak euskera@eibar.net helbidera "eman alta" mezua bidali beharko du.