Ipuin kontakizuna eta "Irrintziaren oihartzunak" dokumentalaren emanaldia hartuko ditu gaur San Andres elizako klaustroak
2017/07/05
10:46
eta kitto!
Atzo hasi zen Ikusentzunezko Astea, Arrate Kultur Elkartearen eskutik eta, antolatu duten egitarauaren barruan gaur saio bikoitza izango da San Andres elizako klaustroan: 19:30ean “Ezberdin bezain eder”, 3-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuina kontatuko du Nerea Ariznabarreta eibartarrak, Mariano Hurtadoren zuzeneko musikarekin lagunduta: “Ezberdina izatea. Horixe da kontaketa honetan darabilgun gaia. Anitz eta ezberdina dena kuriositatez begiratu, ezagutu eta hurbildu. Txirula izan nahi zuen kontrabaxua, milaka koloretako eguzki izpi arraroa eta ezusteko oparia jaso zuen urtxintxa izango dira gure protagonistetako batzuk, eta… Zuzeneko musika izango da istorio hauetako bidelagun fidela, emozioak ernetu, ertzak bigundu, begirada zabaldu eta aniztasuna laguntzat hartzen lagunduko gaituena”. Eibarko Udalaren Euskara zerbitzuak lagundutako ikuskizuna izango da.
Eta gaueko 22:30ean, “Irrintziaren oihartzunak”, Iratxe Fresnedaren dokumentala emango dute. Mirentxu Loyartek (Iruñea, 1938) sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia kontatzen du lan honek. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Zinemagile nafarraren memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da “Irrintziaren oihartzunak”. Topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duena.