Ipurua auzokoek jai-giroan murgilduta eman dute asteburua
Musika, dantza eta jai-giroa nagusi izan dira aurreko asteburuan Ipurua auzoan, auzoko jai batzordeak antolatutako jaietan. Barixakuan, txupinazoak eman zuen festaren hasierako seinalea, eta jarraian Latuna Bando txarangak kaleak girotu zituen. Ondoren, Aittu erromeria taldeak eta IN-DI DJ-ak gaua luzatu zuten. Zapatuan, herri-kirolek eta herri-bazkariak hartu zuten protagonismoa, eta gauean Judash talde eibartarrak rock eta metal doinuekin astindu zuen plaza. Ondoren, Iruko erromeriak eta DJ Mirenek dantzan jarraitzeko aukera eskaini zuten. Eta, domekan, KAXAren dantza erakustaldiak eta Virginia y los Machines eta Harri Artian taldeek girotutako bermutadak borobildu zuten festa.
Zozketan saritutako zenbakiak
Bestalde, Ipuruako jaietan egindako zozketan, hauek izan dira saritutako zenbakiak: 1846 (ordezkoa 1817), 1387 (ordezkoa 1283), 948 (ordezkoa 497), 666 (ordezkoa656), 1396 (ordezkoa 856), 1636 (ordezkoa 1343), 96 (ordezkoa 1123), 450 (ordezkoa 682), 1380 (ordezkoa 655), 1745 (ordezkoa 1314) eta 341 (ordezkoa 532).
