Ipurua gimnasia erritmikoko klubak emaitza bikainak lortu ditu Zaragozan eta Azkoitian

Garaipenak lortzeaz gain, podiumera ere igo dira El Pilar eta Gipuzkoako txapelketetan
Ipurua gimnasia erritmikoko klubak emaitza bikainak lortu ditu Zaragozan eta Azkoitian
Azkoitian lehiatu ziren Ipurua klubeko gimnastak (Ipurua kluba)
2026/10/13 11:35
Ekhi Belar Errasti

Ipurua gimnasia erritmikoko klubeko gimnastek emaitza bikainak eskuratu dituzte azken egunotan. Zapatuan, urriaren 10ean, Zaragozako El Pilar Torneoan lehiatu ziren, eta astelehenean, urriaren 12an, Gipuzkoako Txapelketan.

Zaragozako torneoko banakako lehian, Uxue Garcíak seigarren postua lortu zuen alebin base kategorian, pilotarekin egindako ariketarekin. Arrate Bascaranek ere seigarren postua eskuratu zuen jubenil base kategorian, pilotarekin.

Taldekako lehian, berriz, infantil base taldeak eta jubenil base taldeak hirugarren postuan amaitu zuten. Junior absolutu taldeak, aldiz, garaipena lortu zuen.

Astelehenean, Azkoitian jokatutako Gipuzkoako Txapelketan, emaitzak are hobeak izan ziren. Uxue Garcíak lehen postua eskuratu zuen, eta Ipurua klubeko infantil base, jubenil base eta junior taldeek ere txapeldun amaitu zuten beren kategorietan.